Norentzat?

Ibilbideak Getxoko eta Getxotik kanpoko euskaldun ororentzako dira.
Taldeka (ikastetxeak, euskaltegietako ikas-taldeak, berbalagunak, aisialdi taldeak, lagun koadrilak….) apuntatu zaitezkete.

Bakarka etorri nahi dutenentzat ere aukera dago. Horientzako egutegi hau prestatu dugu:
Apirilak 23: Hezeguneak ezagutzeko. Goizeko 9:00etan Fadura Kiroldegiko sarreran.
Maiatzak 7: Kostaldeko ibilbidea egiteko goizeko 9:00etan Portu zaharreko Etxetxun.
Maiatzak 21: Getxo berrian sakontzeko goizeko 9:00etan “El Carmen” elizan.
Ekainak 5: Betiko Getxo (txirrindulaz) egiteko goizeko 9:00etan Andra Mari elizan.
Ekainak 18: Punta Begoñako galeriak ezagutzeko goizeko 9:00etan galerien sarreran.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*