Ibilbideak

5 ibilbide prestatu ditugu aurten.
Ibilbideak Getxoko eta Getxotik kanpoko euskaldun ororentzako dira.
Taldeka (ikastetxeak, euskaltegietako ikas-taldeak, berbalagunak, aisialdi taldeak, lagun koadrilak….) apuntatu zaitezkete.

Bakarka etorri nahi dutenentzat ere aukera dago. Horientzako egutegi hau prestatu dugu:

  • Betiko Getxo: Andra Mari kiroldegiko atean geratuko gara. Ekainak 5, astelehena  18:00 – 20:30 / Ekainak 17, zapatua 9:30 – 12:00 / Urriak 4, eguaztena 18.00 – 20:30 bizikletaz egingo da, bakoitzak berea ekarri ahal du edo Udalaren bizikleta zerbitzua izango da aukeran (aldez aurretik eskatu behar da).
  • Getxo Barria: Neguriko Karmengo elizan geratuko gara. Ekainak 14, eguaztena 18:00 – 20:30 / Ekainak 24, zapatua 9:30 – 12:00
  • Kostaldeko Getxo: Portu Zaharreko Etxetxun geratuko gara. Maiatzak 13, zapatua 9:30 – 12:00 / Maiatzak 31, eguaztena 18:00 – 20:30 / Urriak 17, martitzena 18:00 – 20:30.
  • Hezeguneak: Fadurako Kiroldegiko atean geratuko gara. Apirilak 29, zapatua 9:30 – 12:00 / Maiatzak 22, astelehena 18:00 – 20:30.
  • Punta Begoñako galeriak: Galerien sarreran geratuko gara. Ekainak 10, 9:30 – 12:00 / Urriak 21, eguaztena 18:00 – 20:30.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*