Etorri gurekin Getxo ezagutzera

Urtero bezala, apirila, maiatza eta ekainean Toponimia ibilbideak egingo ditugu Getxoko Udalarekin elkarlanean. Urrian ere eskainiko ditugu eta orain eska dezakezue ere urrirako ibilbidea. Toponimiatik hasita historia, kultura eta naturaren arloak jorratuz, proiektu honen helburua da Getxo hobeto ezagutzeko aukera izatea. Aditu talde bat bildu genuen, hain zuzen ere, Armando Llamosas (Antzineko eta Erdi Aroko historian espezializatua), Josu Larrañaga (euskal filologoa), Victoria Bengoa (Biologian doktorea), Lander Solozabal eta Iratxe Aresti euskara elkarteko kideekin batera. Eurak  4 ibilbide ezberdin landu zituzten hainbat esparru landuz: kultura, natura, historia eta toponimia.

Ibilbideak euskaraz dira eta doan. Lagun talde, ikastetxe, euskaltegi zein bakarka eska daitezke ibilbideak. Getxo hobeto ezagutzeko 5 ibilbide izango ditugu eta herritarrentzat irekiak diren datak honakoak:

  • Betiko Getxo: Andra Mari kiroldegiko atean geratuko gara. Ekainak 5, astelehena  18:00 – 20:30 / Ekainak 17, zapatua 9:30 – 12:00 / Urriak 4, eguaztena 18.00 – 20:30 bizikletaz egingo da, bakoitzak berea ekarri ahal du edo Udalaren bizikleta zerbitzua izango da aukeran (aldez aurretik eskatu behar da).
  • Getxo Barria: Neguriko Karmengo elizan geratuko gara. Ekainak 14, eguaztena 18:00 – 20:30 / Ekainak 24, zapatua 9:30 – 12:00.
  • Kostaldeko Getxo: Portu Zaharreko Etxetxun geratuko gara. Maiatzak 13, zapatua 9:30 – 12:00 / Maiatzak 31, eguaztena 18:00 – 20:30 / Urriak 17, martitzena 18:00 – 20:30.
  • Hezeguneak: Fadurako Kiroldegiko atean geratuko gara. Apirilak 29, zapatua 9:30 – 12:00 / Maiatzak 22, astelehena 18:00 – 20:30.
  • Punta Begoñako galeriak: Galerien sarreran geratuko gara. Ekainak 10, 9:30 – 12:00 / Urriak 23, astelehena 17:00 – 19:30.
Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*