Ibilbide Toponimikoak martxan

Aurten ere, Toponimia ibilbideak egingo ditugu apirila, maiatza eta ekainean zehar. Ibilbideak euskaraz dira eta taldeka egin daitezke (ikastetxeak, euskaltegiak, berbalagun taldeak, aisialdi-taldeak, lagun koadrilak…).

Ibilbide berria eskainiko dugu aurten: Punta Begoñako Galeriak. Bertan Getxoko historia, geologia, flora, fauna eta toponimia ezagutuko ditugu.

Ibilbide bakoitza larunbat edo igande batean ere eskainiko dugu, egun hauetan etor zaitezkete gurekin Getxo ezagutzera (aldez aurretik izena eman behar da):

Hezeguneak: apirilaren 23an, larunbata, goizeko 9:00etan.

Kostaldeko Getxo: maiatzaren 7an, larunbata, goizeko 9:00etan.

Getxo Barria: maiatzaren 21ean, larunbata, goizeko 9:00etan.

Betiko Getxo: ekainaren 5ean, igandea, goizeko 9:00etan.

Punta Begoñako Galeriak: ekainaren 11an, larunbata, goizeko 9:00etan.

Dagoeneko ibilbideak eskatu ditzakezue e-postaz getxo.toponimia@gmail.com edo 688 635 350 telefonora deituz (Jon).

Toponimia ibilbideak2016

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*