Etorri gurekin Getxo ezagutzera

Urtero bezala, apirila, maiatza eta ekainean Toponimia ibilbideak egingo ditugu Getxoko Udalarekin elkarlanean. Urrian ere eskainiko ditugu eta orain eska dezakezue ere urrirako ibilbidea. Toponimiatik hasita historia, kultura eta naturaren arloak jorratuz, proiektu honen helburua da Getxo hobeto ezagutzeko aukera izatea. Aditu talde bat bildu genuen, hain zuzen ere, Armando Llamosas (Antzineko eta Erdi Aroko historian espezializatua), Josu Larrañaga (euskal filologoa), Victoria Bengoa (Biologian doktorea), Lander Solozabal eta Iratxe Aresti euskara elkarteko kideekin batera. Eurak  4 ibilbide ezberdin landu zituzten hainbat esparru landuz: kultura, natura, historia eta toponimia.

Ibilbideak euskaraz dira eta doan. Lagun talde, ikastetxe, euskaltegi zein bakarka eska daitezke ibilbideak. Getxo hobeto ezagutzeko 5 ibilbide izango ditugu eta herritarrentzat irekiak diren datak honakoak:

  • Betiko Getxo: Andra Mari kiroldegiko atean geratuko gara. Ekainak 5, astelehena  18:00 – 20:30 / Ekainak 17, zapatua 9:30 – 12:00 / Urriak 4, eguaztena 18.00 – 20:30 bizikletaz egingo da, bakoitzak berea ekarri ahal du edo Udalaren bizikleta zerbitzua izango da aukeran (aldez aurretik eskatu behar da).
  • Getxo Barria: Neguriko Karmengo elizan geratuko gara. Ekainak 14, eguaztena 18:00 – 20:30 / Ekainak 24, zapatua 9:30 – 12:00.
  • Kostaldeko Getxo: Portu Zaharreko Etxetxun geratuko gara. Maiatzak 13, zapatua 9:30 – 12:00 / Maiatzak 31, eguaztena 18:00 – 20:30 / Urriak 17, martitzena 18:00 – 20:30.
  • Hezeguneak: Fadurako Kiroldegiko atean geratuko gara. Apirilak 29, zapatua 9:30 – 12:00 / Maiatzak 22, astelehena 18:00 – 20:30.
  • Punta Begoñako galeriak: Galerien sarreran geratuko gara. Ekainak 10, 9:30 – 12:00 / Urriak 23, astelehena 17:00 – 19:30.
Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Ibilbide Toponimikoak martxan

Aurten ere, Toponimia ibilbideak egingo ditugu apirila, maiatza eta ekainean zehar. Ibilbideak euskaraz dira eta taldeka egin daitezke (ikastetxeak, euskaltegiak, berbalagun taldeak, aisialdi-taldeak, lagun koadrilak…).

Ibilbide berria eskainiko dugu aurten: Punta Begoñako Galeriak. Bertan Getxoko historia, geologia, flora, fauna eta toponimia ezagutuko ditugu.

Ibilbide bakoitza larunbat edo igande batean ere eskainiko dugu, egun hauetan etor zaitezkete gurekin Getxo ezagutzera (aldez aurretik izena eman behar da):

Hezeguneak: apirilaren 23an, larunbata, goizeko 9:00etan.

Kostaldeko Getxo: maiatzaren 7an, larunbata, goizeko 9:00etan.

Getxo Barria: maiatzaren 21ean, larunbata, goizeko 9:00etan.

Betiko Getxo: ekainaren 5ean, igandea, goizeko 9:00etan.

Punta Begoñako Galeriak: ekainaren 11an, larunbata, goizeko 9:00etan.

Dagoeneko ibilbideak eskatu ditzakezue e-postaz getxo.toponimia@gmail.com edo 688 635 350 telefonora deituz (Jon).

Toponimia ibilbideak2016

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Toponimia ibilbideak prest!

Toponimia ibilbideak 2015

Toponimia ibilbideak 2015

Aurten ere, Toponimia ibilbideak egingo ditugu maiatza eta ekainean zehar. Ibilbideak euskaraz dira eta taldeka (ikastetxeak, euskaltegiak, berbalagun taldeak, aisialdi-taldeak, lagun koadrilak…) egin daitezke.

Dagoeneko ibilbideak eskatu ditzakezue e-postaz getxo.toponimia@gmail.com edo 688 635 350 telefonora deituz (Jon).

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Aurkezpena

Toponimiatik hasita eta historia, kultura eta naturaren arloak jorratuz, proiektu honen helburua da Getxo hobeto ezagutzeko aukera izatea.
Adituen talde batekin 4 ibilbide ezberdin antolatu ditugu Getxoko 4 eremutan.
Egitasmoa Bizarra Lepoan euskara elkarteak antolatzen du Getxoko udalaren laguntzarekin.
Ibilbideak euskaldunentzat dira, euskaraz eta dohanik.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun